Isaura Paradak irabazi du urtarrileko Ezetz Jakin lehiaketa
Urtarrileko Ezetz Jakin lehiaketaren sariak banatu dituzte gaur eguerdian [otsailak 7]. 85 parte-hartzaile egon ziren, eta gehiengoak galdera denak zuzen erantzun zituen. Horien artean zozketa eginda, Isaura Parada Gozategik jaso du sari nagusia; Sakone tabernan bi pertsonentzako afaria irabazi du. “Abenduko lehiaketagaz alderatuta, herritar gehiagok parte hartu du, eta hamabost galderak asmatu dituztenak ere gehiago izan dira”.
Parte-hartzaile denen artean egindako zozketan, berriz, Begoña Diaz Larrearentzat izan da herriko establezimenduetan gastatzeko 20 euroko bonoaren saria. Bi saridunek ezin izan dute saria jasotzera hurbildu, eta Paradaren senarrak eta Diazen lagun batek hartu dituzte.
Otsaileko lehiaketa martxan dago, eta Hiru Saku tabernaren eskutik banatuko dute saria. Galdetegiak ohiko lekuetan eskuratu daitezke, eta Gernika-Lumoko Berbalaguneko kideek parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.