Txitxiburduntzian batuko dira Busturialdeko herriak
Ohiturari jarraituz, txitxiburduntzia egiteko elkartuko dira domekan hainbat herritan. Ajangizen datorren astean ospatuko dute.
Txitxiburduntziaren ohiturak bizirik dirau euskal udalerrietan. Domekan hasita, basatoztea ospatuko dute Ajangizen, Busturian, Errigoitin, Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon, Muruetan eta Muxikan. Herri bakoitzak bere usadioei jarraituz ospatuko du garizuma aurreko ospakizuna.
Txitxiburduntzia egin aurretik, Busturian eta Errigoitin mendi martxak antolatu dituzte, Paresi eta Bizkagainera. Gautegiz Arteagan, bestalde, plazan elkartu eta San Lorentzora joango dira arteagarrak.
Gernika-lumotarrak Lumon elkartuko dira beste urte batez. Txitxiburduntziaz gain, umeentzako jolasak eta ume eta helduen aulki eta dantza txapelketa egongo dira denen aukeran.
Ajangizen, bestalde, datorren astean ospatuko dute txitxiburduntzia.
EGITARAUAK:
AJANGIZ
- Domeka (otsailak 11).
11:30. Mendieta auzoan batuko dira txitxiburduntzia egiteko. Bakoitzak bere txorizoa eroan beharko du.
BUSTURIA
- Domeka (otsailak 4).
09:00. Mendi martxan joango dira Altamiratik abiatuta, Paresira.
13:00. Musika herriko txistulariekin eta txitxiburduntzia, Paresin.
ERRIGOITI
- Domeka (otsailak 4).
08:30. Elizalden hasita, Bizkaiganera ibiladia egingo dute, 13 kilometroko ibilbide luzean.
10:00. Elizalden hasita, Bizkaiganera ibiladia egingo dute 7 kilometroko ibilbide laburrean.
12:00. Txitxiburduntzia, Bizkaiganen.
GAUTEGIZ ARTEAGA
- Domeka (otsailak 4).
11:00. Montorre eskolako gurasoek antolatuta, Basatozte ospatuko dute. Eguraldi ona egiten badu, herriko plazan hasi eta San Lorentzora oinez abiatuko dira. Eguraldi txarragaz, plaza inguruan geratuko dira. Bakoitzak bere txorizoa eroan beharko du.
GERNIKA-LUMO
- Domeka (otsailak 4).
17:00. Elai Alai dantza taldeak antolatuta, txitxiburduntzia egiteko parrillak, umeentzako jolasak, umeen eta helduen aulki dantza txapelketa… Lumoko plazan.
MURUETA
- Domeka (otsailak 4).
18:00. Txitxiburduntzia, Eleizalden. Ondoren, txokolate jana.
20:00. Briska txapelketa, Sukaldin.
MUXIKA
- Domeka (otsailak 4).
17:00etik aurrera, Ajurian, umeentzako jolasak, txitxia erretzeko sua eta zotzak… Jatekoa norberak eroan beharko du.