Desagertuta zegoen emakumezko baten gorpua aurkitu dute Larrialdi Zerbitzuek Mundakako uretan
Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, 21 urteko gaztea eguaztenetik zegoen desagertuta, eta Larrialdi Zerbitzuek gorpua gaur arratsaldeko lehen orduan aurkitu dute, harkaitz-eremu batean. Besteak beste, Bermeoko Gurutze Gorriko kideak aritu dira erreskate lanetan: “Eguaztenean salatu zuten neska gazte bat desagertu zela, eta haren inguruan egindako ikerketen ondorioz, gaur Mundakan bilaketa-dispositibo bat jarri dute, larrialdiei aurre egiteko teknikari batek koordinatuta”.