Hamabi langabetu kontratatuko ditu Gernika-Lumoko Udalak
Lanbide Ekimenak Zentroak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, 'Herrilan' izeneko laguntza programa berria jarri du martxan, "kolektibo kalteberetako –45 urtetik gorako langabetuak– hamabi langabeturen kontratazioa bultzatzeko".
Lehentasunezko arretako kolektiboetako hamabi langabetu kontratatuko dituzte Gernika-Lumoko Udalak eta Lanbide Ekimenak-ek. Horiek mantentze lanak eta garbiketa lanak egingo dituzte udalerrian, sei hilabetez.
Lanbide Ekimenak Zentroak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, Herrilan izeneko laguntza programa berria jarri du martxan, “kolektibo kalteberetako –45 urtetik gorako langabetuak– hamabi langabeturen kontratazioa bultzatzeko”. Zehatz esateko, 45 eta. 65 urte bitarteko bederatzi gizon eta hiru emakume izango dira Lanbide Ekimenak erakundearen eskutik lan kontratua lortu dutenak. Hala, lorezaintzari, gizarte trebetasunei eta pintura prestakuntzari buruzko oinarrizko nozioak jasotzeko prestakuntza saioak hasiko dituzte laster; guztira 100 prestakuntza ordu izango dira, banakako orientazioagaz landuta, sei hilabetez lan egiteko aukera emango diena.
“Proposamen honen bidez, berriro ere babestu nahi dira langabezian zeuden pertsonak. Enpleguaren aldeko apustua da hau, okerren pasatzen ari diren kolektibo horiei lagundu behar baitzaie”, adierazi du Jon Lejarraga Lanbide Ekimeneko presidenteak.
Gernika-Lumoko Udalak zehaztu duenez, programa horren barruan, bazterketa arriskuan dauden 53 pertsona aldi baterako kontratatu ditu administrazioak 2015etik.