Gaztelekua berriro martxan dago Mundakan
Jarrera desegokiak zirela eta eten zuten Mundakako Gaztelekuko zerbitzua; behin arazo horiek konpondurik, zerbitzua bere horretara bueltatuko da.
Iragan astean eman zuten aditzera Mundakako udal gobernu taldeko ordezkariek herriko Gaztelekuko zerbitzua bertan behera utziko zutela. Horren arrazoiak ere argi eta garbi utzi zituzten: “Gaztelekuaren barruan emandako jarrera eta portaera desegokiak“. Udaletik argitu zuten azken hilabeteotan zenbait kexa jaso dituztela, eta horrek bultzatu zituztela “erabaki gogo hori” hartzera. Ez hori bakarrik: premiazko bilera egin zuten aipatutako portaeren ustezko erantzuleeekin eta euren gurasoekin edota legezko tutoreekin. Bilera horrek, bada, fruitua eman du, Gaztelekuko zerbitzua berrezarri egingo dutela adierazi baitute. Horrenbestez, aurrerantzean, Mundakako Gaztelekuak ohiko zerbitzua “normaltasun osoz” emango du.