Gazteleku zerbitzua eten dute Mundakan
Gaztelekuan egondako "jarrera desegokiek" behartu dute udal gobernu taldea erabaki hori hartzera.
Mundakako udal gobernu taldeak herriko Gazteleku zerbitzua eteteko erabakia hartu du. Neurri horren zergatia, udaletik azaldu dutenaren arabera, Gazteleku barruan detektatu dituzten “jarrera eta portaera desegokiak” dira. Argitu dutenez, azken hilabeteotan zenbait kexa jaso dituzte udal ordezkariek eta horiek eroan dituzte “erabaki gogor hori” hartzera. Era berean, adierazi dute momentuz ez dutela finkatuko zerbitzuei berrekiteko datarik. Horrez gain, datorren astean premiazko bilera egingo dute aipatutako portaeren ustezko erantzule diren gazteekin eta euren gurasoekin edota legezko tutoreekin.