Zirkuko pertsonaiez beteko da Gernika-Lumo inauterietan
Pailazoak, ekilibristak, mimoak, iragarleak, indartsuak, malabaristak, lehoiak, hezitzaileak, dragoiak, sugeak, untziak… asko dira gernikarrek hautatzeko izango dituzten zirkuko pertsonaiak. Zirkuak jantziko du Gernika-Lumoko herria inauteri barikuan.
Hain zuzen ere, herritarren imajinazioak bultzatuta, gai horrekin zerikusia duten hainbat mozorro ikusiko dira otsailaren 9an, Gernika-Lumoko kale eta tabernetan.
Iragarpen horren bidez, Gernikako Jai Batzordeak nahi du bizilagunek eta ostalariek denbora izatea euren establezimenduetako mozorroak eta dekoratua diseinatzeko.