Euskadiko Goma Gaineko Txapelketa Gernika-Lumon erabakiko da
Zapatuan [urtarrilak 20] lehiatuko dute 600 kiloko finala, Santanape kiroldegian, doako sarreragaz.
Soka estutzeko prest daude tiratzailerik puntakoenak: Euskadiko Goma Gaineko Txapelketa lehiatuko dute zapatuan [urtarrilak 20], Gernika-Lumoko Santanape kiroldegiko pilotalekuan. 17:00etan ekingo diote 600 kiloko finalari, eta bertan egongo dira jardunaldiz jardunaldi sendoenak direla frogatu duten taldeak. Doako sarrera egongo da.
Kiniela guztiek Beti Gazte taldearen alde egiten dute. Izan ere, 600 kiloko txapelketan nagusi izan dira nafarrak, eta alde esanguratsuak atera dizkie gainontzeko klubei. Alternatibei dagokienez, Berriozar, Ñapurrak eta Ibarra izan daitezke azpimarragarrienak. Zuraide eta Amaiur klubek osatuko dute finaleko partaidetza. Eskualdeko taldea, Murueta Sokatira Taldea, ezin izan da final handira sailkatu.