Laminak, euren gordelekuetatik ateratzeko prestatzen
Musikarientzako lehen entsegu saioa egingo dute zapatuan [urtarrilak 13], Txistu Gelan.
Gabon sasoiak berea egin du, baina Aratusteak geroz eta hurrago daude. Horrek esangura berezi askoa dauka mundakarren kasuan. Izan ere, Atorrak eta Laminak aurtengo inauterien esperoan daude, eta lehendabiziko prestaketak egiten hasiak dira. Hain zuzen ere, zapatuan [urtarrilak 13], musikarientzako lehenengo entsegu saioa egiteko deialdia luzatu dute.
Estreinako sesio hori bereziki musikariei zuzenduta egongo den arren, parte hartu gura duen herritar orori bertaratzeko deia egin diete. 18:00etarako ipini du hitzordua Mundakako Laminak Elkarteak, Txistu Gelan. Bertan abiatuko dituzte aurtengo lehen prestakuntzak.