Landareei eta ilargiari buruzko hitzaldia eskainiko du Errekondok, Elai Alai aretoan
'Ilargia eta Landareak 2024 urteko lanen agenda' aurkeztuko du, 11:15etik aurrera.
Jakoba Errekondo agroekonomoak ilargiari eta landareei buruzko hitzaldia eskainiko du zapatuan (urtarrilak 13), 11:15etik aurrera, Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoan.
Hain zuzen ere, Ilargia eta Landareak 2024 urteko lanen agenda aurkeztuko du. Agenda horretan, landareak eta baratzea zaintzeko une bakoitzean egin beharreko lanak zehaztu ditu.
Bertaratzen direnek baratzearen erabilerari, horri lotutako arazoei edote denetariko kexkei buruz kontsultatzeko tartea ere izango dute.