Gernikako harrobia, Espainiako Txapelketan
Gernika KESBeko lau kidek kadete eta ume mailetan parte hartu dute, Euskal Selekzioagaz jokatuz.
Gernika KESBen harrobi lana, beste behin, agerian geratu da. Klubak formakuntza mailei ematen dien esanguraren erakusle, lau kidek selekzioen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko aukera eduki dute, urtarrilaren 3tik 7ra bitartean, Euskal Selekzioaren koloreak defendatuz. Lehiaketa Huelvan (Andaluzia) lehiatu dute, maila handiko partaidetzagaz. Ume mailan, Amaia Unamuno eta Olatz Torrealdai gernika-lumotarrek parte hartu dute; kadete mailan, ostera, Ane Iturrioz galdakaoztarrak eta Leire Iturbe getxoztarrak. Klubetik kideen parte hartzearen balorazio oso positiboa egiten dutela adierazi dute.