Txibitxiagako igogailuari buruzko informazio saioa, Gaztelekuan
Proiektuaren planoen inguruko informazioa eskainiko dute, urtarrilaren 11n [eguena], 19:00etan. Igogailua 2025erako prest egon beharko litzatekeela iragarri dute.
Txibitxiagako igogailua jartzeko proiektuaren planoak erakusteko informazio saioa antolatu du Bermeoko Udalak urtarrilaren 11an [eguena], 19:00etan, Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan. Proiektuak inguruko herritarren irisgarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzea du helburu, eta Zigor Uriondo Arruek, hirigintzako zinegotziak, iragarri duenez, 2025erako igogailua prest egon beharko litzakete, diru-laguntzak daudelako tarteko.
Uriondok eta Bitor Uriarte Anasagasti udalgintzako zinegotziak eskainiko dute igogailuaren inguruko informazioa, planoak egitearen proiektua aurrera eraman duen enpresako arduradun batekin batera. Nadia Nemeh Shomaly alkatea ere bertan izango da. Herritar guztiei zuzendutako saioa izango da, eta galderak erantzuteko tartea zabalduko dute.