Gernika-Lumoko Udalak babesa erakutsi dio Lopezen kontrako salaketa jarri duen emakumeari
"Gaitzespen irmoa, elkartasuna eta babesa salatzaileari eta gure udalerrian edozein motatako erasoak eta bereziki sexu abusuak jasan dituen guztiei".
Adingabe bati hainbat urtez sexu abusuak egiteagatik ikertzen ari dira Mario Lopez, Lointek Gernikako entrenatzaile eta kirol arduradun izandakoa. Hori dela eta, Gernika-Lumoko Udalak “irmoki gaitzetsi” du Lopezek adingabe bati egindako ustezko erasoa, eta “elkartasuna eta babesa” adierazi dizkio: “Gaitzespen irmoa, elkartasuna eta babesa salatzaileari eta gure udalerrian edozein motatako erasoak eta bereziki sexu abusuak jasan dituen guztiei”.
Horrelako gertakariek “ez dutela lekurik” herrian, eta egunez egun, lan egin behar dutela gehitu du udalak, “horiek behin betiko desagerrarazteko”.
El Pais egunkariak zabaldutakoaren arabera, 1998an 13 urte zituen enska bati ordutik 2001era arte sexu abusuak egitea leporatzen diote.