12 langabetuk laneratzeko bidea landu ahalko dute Lanbide Ekimenakek lagunduta
Lanbide Ekimenak erakundeak Arreta soziosanitarioa izeneko ikastaroa antolatu du 45 urtetik gorako langabetu, iraupen luzeko langabetu eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei zuzenduta. Izen ematea zabalik dago.
Bizkaiko Foru Aldundiko Lan Berri programaren bidez, 25.686,87 euroko diru laguntza jaso du Gernika-Lumoko , eta diru hori, Busturialdeko 12 langabeturi laneratzeko bidea errazteko erabili gura du. Hala, Arreta soziosanitarioa izeneko ikastaroa antolatu du 45 urtetik gorako langabetu, iraupen luzeko langabetu eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei zuzenduta. Ondorioz, langabetu horiek menpeko pertsonentzako arreta soziosanitarioa eskaintzeko formakuntza espezializatua jasoko dute.
Ikastaroa Lanbide Ekimenak zentroan eskainiko da, 2024ko urtarriletik ekainera bitartean, 09:00etatik 14:00etara arteko ordutegian. Izena eman gura dutenek Alhondiga kaleko 6. zenbakian –Lanbide Ekimenak erakundearen bulegoan– edota 94 625 57 58 telefonora deituta egin dezakete hori.
Ikastaroak 370 orduko talde formakuntza izango du eta izena ematen dutenek 80 orduko praktikak egin beharko dituzte eskualdeko enpresetan. Horrez gain, Lanbide Ekimenakek lan orientazio pertsonalizatua eskainiko diete parte hartzaileei. Hori guzti hori egiten dutenek menpeko pertsonei gizarte erakundeetan arreta soziozanitarioa eskaintzeko profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute.