Kortezubik zaldi proba lehiaketa hartuko du Gabonetan
Abenduaren 23an, 26an eta 27an egingo dituzte probak; saio denak ikusleentzako doakoak izango dira, 20:00etan hasita.
Punta-puntako zaldi probez gozatzeko aukera egongo da Gabon sasoian, Kortezubin. Abenduaren 23tik 26ra bitartean, hiru lehiaketa egingo dituzte. Saio denak 20:00etan hasiko direla eman du aditzera Busterri Herri Kirol Klubeko antolakuntza lantaldeak; era berean, herriko probalekura bertaratu gura dutenek doako sarrera dukiko dute.
Abenduaren 23an, kinttopeko lehiagaz ekingo diete probei. Lau parte hartzaile egongo dira: Berriatuko Belaustegi, Urdulizko Olea, Ajangizko Txori eta Fikako Garcia Alabak. Hilaren 26an eta 27an lehiatuko dituzte gainontzeko bi norgehiagokak. Lehendabiziko neurketan, Zumaiako Talaia Jatetxeak Kantabriatik etorritako aurkari bi edukiko ditu aurrez aurr: batetik, Guriezoko Fermin Santamaria; bestetik, Samanoko Iturriaga. Abenduaren 27an, ostera, ondorengo lehiakideek neurtuko dituzte indarrak, azken proban: Nabarnizko Etxeberriak, Bermeoko Rafa Alegriak, bigarrenez lehiatuko duen Fikako Garcia Alabak-ek eta Zallako Enkarterri Turf Powerrek.
Antolatzaileek kortezubitarrei nahiz inguruko udalerrietako herritarrei bertaratzeko deialdia luzatu diete, goi mailako zaldi probez eta inguruko parte hartzailerik puntakoenetako batzuez gozatu dezaten.