Beti Gazte garaile Busturiko kanporaketan

Talde lesakarra bi kategorietan nagusitu zen. Murueta Sokatira Taldea Donezteben zapatuan [abenduak 23] jokatuko den finaletik kanpo geratu da.

Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa hartu zuen Busturiak, zapatuan [abenduak 16]. Gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen 540 kiloko hirugarren kanporaketak jokatuko zituzten.

Gizonezkoen kanporaketan, Murueta Sokatira Taldea, Abadiño, Amaiur, Beti Gazte, Ibarra, Ñapurrak eta Zuraide A eta B taldeak aritu ziren nor baino nor. Emakumezkoen 540 kiloko kategorian, berriz, bost talde lehiatu ziren: Abadiño A, Amaiur, Badaiotz, Beti Gazte eta Ibarra. Bi kanporaketetan Beti Gazte talde lesakarra nagusitu zen.

Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa hartu zuen Busturiak, zapatuan [abenduak 16]. Txapelketako bigarren jardunaldian gizonezkoen 640 kilo eta emakumezkoen 540 kiloko bigarren kanporaketak jokatuko zituzten. Bi kanporaketetan Beti Gazte talde lesakarra nagusitu zen.

Argazkia: Txebi Arriaga

Taldeek 3 tiraldiko txandetan lehiatu ziren. Elizondon jokatu zituzten  aurreko kanporaketetan bezala, gizonezkoen 640 kilokoan talde nafarrak 8 puntu eskuratu zituen; Zuraide A bigarren sailkatu zein 6,5 puntugaz, eta Ñapurrak hirugarren puntu berdinekin. Murueta Sokatira Taldeak 2 puntu eskuratu zituen.

Emakumezkoen 540 kilokoa ere Beti Gazte talde nafarrak (5 puntu) irabazi zuen. Ibarra (4 puntu) eta Badaiotz (3 puntu) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan.

Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa hartu zuen Busturiak, zapatuan [abenduak 16]. Txapelketako bigarren jardunaldian gizonezkoen 640 kilo eta emakumezkoen 540 kiloko bigarren kanporaketak jokatuko zituzten. Bi kanporaketetan Beti Gazte talde lesakarra nagusitu zen.

Argazkia: Txebi Arriaga

Abenduaren 23an [zapatua] Donezteben jokatuko dituzte bi kategorietako finalak sailkapeneko lehen sei taldeek: Murueta Sokatira Taldea eta Zuraibe B finaletik kanpo geratu dira.

Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa hartu zuen Busturiak, zapatuan [abenduak 16]. Txapelketako bigarren jardunaldian gizonezkoen 640 kilo eta emakumezkoen 540 kiloko bigarren kanporaketak jokatuko zituzten. Bi kanporaketetan Beti Gazte talde lesakarra nagusitu zen.

Argazkia: Txebi Arriaga.