Bederatziurrenean murgilduta daude Gernikako Marijesiak
Gaueko errondak zapatuan hasi zituzten, eta kale bazterrak koplaz betetzen ari dira Gernikako Marijesiak. Bihar, Erreteriarantz joango dira.
Gernikako Marijesiak errondak egiten ari dira. Bederatzi gau hotzetan Gernika-Lumoko kaleak Gabon kantuekin epeltzeko asmoagaz atera dira kalera, eta dagoeneko egin dituzte gaueko lehenengo hiru errondak. Hilaren 16an hasi ziren abesten, urteroko ohitutari jarraituz, Andra Mari elizako atzealdeko atean belaunikoturik. Denis Azkarate Eizagirre eta Fernando Astoreka Aranburu izan dira lehen bi egunetako bakarlariak, eta Jose Antonio Uriarte Itxasoren eta Alex Uriarteren txanda izan da gaur goizean; Maria Jose doinua abestu dute 04:00etatik 06:00etara bitartean.
Hotzari aurre eginda, Tiloetara egin dute gaur marijesiak abestera atera diren 78 lagunek (41 andrazko eta 37 gizonezko), eta Errenteriarantz joango dira bihar, Iñaki Gonzalez Abadia bakarlariaren gidaritzapean. Hurrengo ibilbidea osatuko dute:
Andra Maria eleiza – Allendesalazar – Karmelo Etxegarai – Euskal Herria – Enrique Amurrio – Frai Martin Murua – Mestikabaso – Esteban Zabala – Gurutze Gorria – Juan Calzada – Merkurioa – Artekalea – San Juan – Barrenkalea – Andra Maria – 8 de Enero – Adolfo Urioste – Iparragirre – Loizaga – J. A. Agirre plaza Don Tello – San Roke – Domingo Alegria plaza – Domingo Bernaola – Don Tello – San Juan – San Bartolome – Aita Luis Villasante – Lorategieta – Aita Luis Villasante – Kortezubi bidea – Amaiur – Mertzede – Uharte – San Juan – San Juan ibarra – Nere Kabia – Jose Labauria plaza – Carlos Gangoiti – Txorraburu – Iñigo Lopez de Haro – Allendesalazar – Andra Maria – Goienkalea (Andra Maria eleiza).