Bermeotarrek jaiotza ipini dute Burgon
![Sollube 707](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2023/12/jaiotza-burgo-1200x568.jpg)
Gabonen atarian, urteroko hitzorduari eutsi diote Sollube 707 taldeko mendizaleek, beste urte batez. 09:30ak aldera irten, eta 35 bat lagun hurbildu ziren Burgoa mendira jaiotza ipintzera atzo [abenduak 10-].
![Sollube 707.](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2023/12/burgoko-jaiotza-1200x900.jpg)
Argazkia: Sollube 707.
Gero, Mañuko frontoian txistorrada eduki zuten indarrak berreskuratzeko. Beste behin, giro ederra sortu zuten, eta “Bermeoko Gabon abestiak kantatuz” borobildu zuten abenduko irteera berezia.
![Jaiotza Burgon](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2023/12/sollube-707-1200x673.jpg)
Argazkia: Sollube 707.