Euskararen eguneko bertso-afaria, Sukarrietan
Onintza Enbeita eta Mikel Retolaza izango dira bertsolariak, eta interesatuek izena eman beharko dute aurretiaz.
Abenduaren 2an [zapatua] ospatuko dute Euskararen Eguna, Sukarrietan. Batetik, toponimia nola egin zen ezagutzeko azalpena eta Sukarrieta, itsaso eta lehor liburuaren aurkezpena egingo dute, ludotekan. Bestetik, Gaitu proiektuarekin bat eginez, makinei eta teknologia digitalei euskara irakasteko audioak grabatuko dituzte, leku berean.
Bertso-afaria ere egongo da, 21:00etan, Plazatxoa tabernan. Onintza Enbeita eta Mikel Retolaza arituko dira bertsotan. Edukiera mugatua izango da, beraz, interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, 946 87 07 15 telefonora deituz edo udala@sukarrieta.eus helbidera idatziz. Bertso-afariaren prezioa 25 eurokoa izango da.