Ibarrangelutarrak eta bermeotarrak, sanandresen atarian
Barikutik domekara bitartean ospatuko dituzte dituzte San Andres Jaiak Bermeon, eta zapaturako eta domekarako hitzordua jarri dute Ibarrangelun. Herritar denentzako egitarauak prestatu dituzte.
Abenduaren hasieragaz, Ibarrangeluko eta Bermeoko herritarrak San Andres jaiak ospatzeko prestatzen ari dira. Hurrengo asteburuan, bizilagun guztiei zuzendutako jai egitaraua izango dute bi herrietako biztanleek.
Ibarrangelun, zapatuan [abenduak 2], zuzeneko musikaz gozatzeko aukera paregabea edukiko dute, Elixalden: 19:00etatik 21:00etara bitartean, DJon-ek girotuko ditu jaiak. Gainera, 19:30ean, mus txapelketa egingo dute. Lehiaketa horren sari emate ekitaldia, ostera, trikipoteoan egingo dute. Ibarrangelutarrak tabernaz taberna ibiliko dira.
Domekan [abanduak 3], 11:00etan, meza nagusiagaz abiatuko dute eguna. Jarraian, 11:45ean, Euskararen Nazioarteko Eguna tarteko, irakurketa egingo dute. 2023. urtean jaiotako ibarrangelutar haurrek, gainera, oparitxoa jasoko dute, urtero legez. Jaiak borobiltzeko, herriko dantzariek, Lorea Taldekoek, euskal dantza ikuskizuna egingo dute.
Bermeotarrak, baina, barikuan hasiko dira auzoko jaiekin. Txupinazoa eta mus txapelketa izango dituzte aukeran lehenengo egunean, eta Aldapa Xtrem lasterketagaz hasiko dituzte bigarren eguneko ospakizunak. Kirola egiteaz gain, jan ere egingo dute, tarta txapelketan elkartuko baitira eguerdian. Josepa Kale Kale taldeak girotuko du eguerdia, bizilagunak herri bazkarian elkartu bitartean. Karaokean abesteko aukera ere izango dute gero. Eta gaua, musika kontzertuek beteko dute.
Domekan, mendizaleek mendi martxa egingo dute 09:00etan hasita, eta bueltatzen direnerako Alkartasuna Dantza Taldearen ikuskizunaz gozatzeko auekra izango dute auzoan bertan.
EGITARAUA
Bermeo
Abenduak 1, barikua.
18:00. Txupinazioa.
18:30. Mus Txapelketa.
Abenduak 2, zapatua.
08:30. Aldapa Xtrem lasterketaren izena ematea.
09:00. Lasterketako irteera.
12:30. Tarta txapelketa.
13:00. Josepa Kale Kale taldearen ekitaldia.
15:00. Herri bazkaria.
18:00. Karaokea.
21:30. Gabonetako produktuekin betetako eskorga baten zozketa.
22:00. Unholy Covers taldearen kontzertua.
Ondoren. Dj.
Abenduak 3, domeka.
09:00. Mendi martxa, San Andresetik San Andresera.
12:00. Alkartasuna Dantza Taldearen ekitaldia.
Ibarrangelu
Abenduak 2, zapatua.
19:00-21:00. DJon, Elixalden.
19:30. Mus Txapelketa.
Ondoren. Sari banaketa eta trikipoteoa.
Abenduak 3, domeka.
11:00. Meza nagusia.
11:45. Euskararen Nazioarteko Eguneko irakurketa.
Jarraian. 2023an jaioteko herriko haurrei oparia ematea.
Ondoren. Euskal dantzak, Lorea Taldearen eskutik.