Garferen lau t'erdiko txapelketaren eta binakako openaren finalerdietarako txartelak Errigoitin erabaki dira
Lau t'erdiko txapelketan Aitor Etxebarria nabarniztarrak ez du lortu finalerdietan sartzea.
Garfe enpresaren Lau t’erdiko Txapelketaren eta Bikotekako Openaren eta lau t’erdiko txapelketaren final-laurdenak lehiatu zituzten zapatuan [azaroak 18], Errigoitiko Udal Pilotalekuan.
Lau t’erdikoan, Xabier Iribarren iruñarrak Aitor Etxebarria nabarniztarra kanporatu zuen. 14 eta 22 galdu zuen Etxebarria II.ak.
Profesionalen Bikotekako Openeko final-laurdenean, berriz, Garatea-Markaida eta Retegi Bi-Aizpuru bikotea aritu ziren zein baino zein gehiago, eta 13 eta 22 nagusituta, Retegik eta Aizpuruk lortu zuten finalerdietarako txartela. Openaren gazte mailan, Dimako Txumuluxueta Pelota Klubeko Rekalde eta Meabek 22 eta 10 irabazi zieten Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteko Otaegi II.ari eta Egigureni.
Finalerdiak. Bariku honetan [azaroak 24] Agurainen jokatuko dituzte finalerdiak, 19:00etatik aurrera. Lau t’erdiko txapelketaren finalean sartzeko lehian, Iribarren eta Eneko Labaka albizturtarra ariko dira zein baino zein gehiago.