Txarriki eguneko bertso-bazkarirako sarrerak, eskuragarri
XIX. Txarriki Eguna eta Euskal Jaia ospatuko dituzte Muruetan abenduaren 3an [domeka]. Feriaz gain, bertso-bazkaria ere egongo da, eta interesatuek sarrerak Muruetako Udaletxean bertan erosi ahal izango dituzte, nagusiek 30 euroan, eta 14 urtera arteko umeek 10 euroan. Bazkarirako sarrerak erosteko epemuga azaroaren 27a [astelehena] da.