"Bezeroarekin konfiantzazko eta hurbileko harremana daukagu"
Bezeroen neurrira egindako zerbitzua eta audifonoak eskaintzen dituzte CUES zentroek. Gertuko harremanagaz, bertara doazenei erosotasunaren eta segurtasunaren bermea ematen diete
Entzumen-galera gehienak hobetu egiten dira audifonoen egokitzapenarekin, eta sektorean 30 urte baino gehiagoko esperientziak ematen dien bermearekin, kalitatezko zerbitzua eskaintzen du Gernika-Lumoko CUES zentroak. Maiatzean zabaldu zuten Miriam Azkue gernika-lumotarra buru duen establezimendua.
Bezeroak bilatzen duen kalitatea behar duen prezioan aurkituko du bertan. Bertako profesionalek bertoko bizilagunen entzumen-osasuna zaintzen dute. Konfiantzazko eta hurbileko harremana eskaintzen diote bezeroari: «Multienpresen edo enpresa handiagoen aldean, enpresa txikia da gurea, eta familia giroko tratua eskaintzen dugu. Bezeroarekin konfiantzazko eta hurbileko harremana daukagu».
Txikiak eta ikusezinak
Gaur egun, modelo askotako audifonoak daude merkatuan, eta CUES zentroetan honako hirurak eskaintzen dituzte: ikusezinak, berriz kargatzekoak eta mugikorretara konektatuak. Denak ala denak ere oso erosoak eta erabiltzeko errazak dira: «Jartzeko eta kentzeko oso errazak dira, eta ez dira galtzen».
Belarri barruan jartzen diren audifono ikusezinak bezeroen neurrira egiten dira: «Oso txikiak dira, ez dira ikusten». Karkagailu eramangarriak dituztenak desplazamenduetarako oso gomendagarriak dira, erosoak baitira eta ez baitute pilarik behar. Mugikorrera konektatutako audifonoen bitartez, telefono deiez gain, musika eta telebista ere entzuteko aukera dago: «Mugikorretatik bolumena igo eta jaitsi dezakete».
Bezeroaren beharrizanen araberako eskaintzak dituzte, hau da, bezeroaren entzumen-galeraren, bizimoduaren eta aurrekontuaren araberako aukeraketa egiten dute, eta 30 eguneko probaldia eskaintzen dute.
Gabonetako eskaintza
Gernika-Lumoko zentroa zabaltzean, irekiera eskaintza eduki zuten eta, laster, berriz, Gabonetako eskaintza izango dute.
Barakaldoko eta Gernika-Lumokoez gain, hirugarren denda zabaldu berri dute Santutxun.
Entzumen-osasuna zaintzearen garrantzia azpimarratu du Azkuek eta, horretarako, azterketak egiten dituzte. «Entzumena galdu ahala, jendea bakartu egiten da, eta depresioa edo antzeko gaixotasunak eragin ditzake bakartze horrek. Gauza batek bestea ekar lezake. Audiometriak eta bestelako proba batzuk egiten ditugu, eta horien emaitzaren arabera erabakitzen dugu nolako audifonoak jarri». Jarraipena egiten dute: «Oso garrantzitsua da urtero edo sei hilabetero probak egitea, jarraipen bat eramateko. Eta, adibidez, bezero bat Argentinara joango da, eta nahiz eta han egon, hemendik konektatuko naiz, eta jarraipena egin ahal izango diot». Era berean, aparatuen garbiketa zerbitzua ere eskaintzen dute: «Jarraipena egiten dugu eta, horren barruan, hilero edo bi hilabeterik behin, garbiketak egiten ditugu».
Maiatzean zabaldu zutenetik, «harrera oso ona» eduki dute: «Niretzat oso garrantzitsua da tratua; jendea gustura egotea eta zerbitzuagaz pozik egotea».