'Nagore' dokumentala ikusgai egongo da
Busturiko Kultur Etxean eta Nabarnizko elizan proiektatuko dute, hurrenez hurren, bihar [azaroak 16] eta zapatuan [azaroak 18].
Nagore dokumentala proiektatuko da bihar [azaroak 16], 19:00etan, Busturiko Kultur Etxean. Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Busturiko Udalak antolaturiko ekintzen baitan kokatzen da dokumentalaren ikustaldia.
Emanaldiaren ostean Asun Casasolarekin, Nagore Laffaren amarekin, solasaldia izango da. Sarrera doakoa izango da.
Zapatuan [azaroak 18] Nabarnizen ikusi ahal izango da Nagore Laffagen hilketa ardatz duen dokumentala, eta bertan ere Casasolarekin hizketaldia egongo da.