Gurasolagunak "oso ondo" ibili dira antzerki tailerrean
Gurasolagun tailerrean batu ziren barikuan gurasoak seme-alabekin.
Eguraldiak kanpoan egiten utzi ez arren, barruan, Euskal Gunean batu ziren gurasoak eta seme-alabak Gurasolagunen baitako antzerki tailerrean parte hartzeko.
Antolatzaileek azaldu dute gurasolagunek “oso ondo” pasatu zutela Urtxintxako Estitxuren gidaritzapean: antzerkian, jolasean, dantzan… ibili ziren, seme-alabekin euskaraz. Hurrengo batean berriro parte hartzeko prest agertu ziren.