Euskal dantzak praktikatzeko tailerra antolatu du Berbalagunek Bermeon
Tailerrean izena eman nahi duten horiek azaroaren 17a baino lehen egin beharko dute.
Azken urteeetan bezala, aurtengoan ere euskal dantzak praktikatzeko tailerra jarri du martxan Berbalagunek Bermeon.
Dantza errazak praktikatu eta euskaraz ondo pasatzeko espazio bat sortzea da tailer honen helburua.
Ikastaroa azaroaren 20an [astelehena] hasiko da, eta taldea astelehenero bilduko da ordu batez Gizarte eta Kultura Etxean. Interesa duenak azaroaren 17a [barikua] bitartean izena eman dezake bermeoberba@gmail.com helbidera idatziz edo 607 60 95 80 deituz.