Zinemakumeak Gara! Bermeora iritsiko da bihar
Emakumeek zuzendutako bost film labur ikusteko aukera egongo da Nestor Basterretxea aretoan, doan.
Emakumeen zinemagintza protagonista izango da bihar [azaroak 9] Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan; Zinemakumeak gara! zine zikloa hartuko du.
Zinemakumeak gara! emakumeek zuzendutako zinema erakusketaren 28. edizioa urriaren 16tik 31ra bitartean ospatu zen Bilboko zenbait gunetan, eta orain Bermeora dator programazioaren bertsio laburtu bategaz. Izan ere, 19:00etatik aurrera, bost film labur jarriko dituzte Nestor Basterretxea aretoan: Irrits (Maider Oleaga); Hemen bizi da maitasuna (Enara Garcia, Ainhoa Olaso); Hondarrak (Marta Gomez, Paula Iglesias); La loca y el feminista (Sandra Gallego); Alegre y ole (Clara Santaolaya). Film laburren emanaldia doakoa izango da.
Zinemakumeak Gara! proiektua Simone De Beauvoir talde feministak jarri zuen martxan, 1996an, eta emakumeek zuzendutako lanak bistaratzea izan du helburu hasieratik.