Busturian ere Greba Feminista Orokorra prestatzen hasi dira
Atzo egin zuten grebaren aurkezpena, eta bigarren hitzordua jarri dute datorren eguenereko.
Beste herri batzuetan egin modura, Busturian ere zaintza sistema publikoa eta komunitarioa aldarrikatuko duen Greba Feminista Orokorra prestatzen hasi dira.
Atzo [azaroak 2] arratsaldean batu ziren Altamirako kultur etxean, eta bertan Greba Feminista Orokorraren aurkezpena egin zuten. Hurrengo hitzordu bat ere jarri dute; hain zuzen ere, datorren eguenean [azaroak 9] batuko dira berriro ere, 18:00etan, Altamiran.
Azaldu dutenez, bigarren hitzordu horretan, grebari buruzko informazioa zabalduko dute, eta eragile sozial eta herriko enpresekin harremanetan jartzea dute asmo, Busturiko Herri Akordioa zehazten hasteko.