Txorrokopuntako zubia obretan dago
Zubiaren mantenua egiten ari dira.
Mundakako Udalak aditzera eman duenaren arabera, Txorrokopuntako zubia konpontzeko obra lanak egiten ari dira aste honetan zehar. Lanen helburua zubi horren mantenua bermatzea izango dela azaldu dute. Hori dela eta, barikura [urriak 20] bitartean, udaletik aurreratu dute oinezkoak ezin izango direla eremu horretara joan, zarratuta egongo baita