Angie Bjorklundek Lointek Gernika Bizkaia utzi eta Barçan jokatuko du
Elkarren arteko adostasunez erabaki dute denboraldi honetarako kontratua desegitea Angie Bjorklundek eta Gernika KESBek.
Angie Bjorklundek eta Gernika KESBek elkarren arteko adostasunez erabaki dute denboraldi honetarako kontratua desegitea, eta hegaleko jokalariak Barça CBS taldean jokatuko du denboraldi amaierara arte.
Lointek Gernika Bizkaiak jokalariari esker ona adierazi dio bere profesionaltasunagatik eta lanagatik, eta “onena” opa dio bere kirol ibilbidean zein arlo pertsonalean.
Bi aldeek kontratua desegin dutela esanda, Barçak jokalariaren kontratua iragarri du.
Us informem que el Barça CBS i la jugadora Angela Bjorklund, fins aquesta temporada al Gernika KESB, han arribat a un acord perquè sigui jugadora blaugrana fins a final de l’exercici 2023/24.
— Barça CBS (@FCBbasket_fem) October 13, 2023
📸 Fiba Basketball pic.twitter.com/YoDhkheA8t
Hainbat denboraldiz Gernikan.
Iazko denboraldian talde barik eta lehiatu barik egon eta gero, Bjorklundek Lointek Gernika Bizkara itzultzea erabaki zuen. Bizkarreko minak atzean utzita, goi mailako saskibalora itzuli da, eta Malosten jokatzetik Palau Juan Carlos Navarro kantxan lehiatuko du orain.
Duela bi denboraldiko datuek erakusten dute hegaleko jokalariak hamar puntuko bataz bestekoa gainditzen duela partiduro; 11,8 puntu, 2,4 errebote eta 1,9 asistentzia lortu zituen bataz beste, %43ko bataz besteko datuagaz hirukoetan. Hiruko jaurtiketa “betitik” izan da bere ezaugarririk esanguratsuena: Tenneseko Unibertsitateko errekorra du.