Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egingo dituzte
Bihar batuko dira Gernika-Lumon, eta, etzi, berriz, Bermeon.
Azken egunetako gertaeren aurrean, Palestinako herriarekiko elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu dituzte Bermeon eta Gernika-Lumon.
Busturialdeko Kontseilu Sozialistak deituta, bihar [urriak 11] batuko dira Gernika-Lumon; 18:30ean, Merkurion jarri dute hitzordua.
Bermeon, berriz, etzi [urriak 12] batuko dira Palestina Askatu! lelopean. 14:00etan jarri dute batzeko hitzordua Lamerako harrizko bankuan. Bermeoko EH Bilduk, Eusko Alkartasunak, Sortuk, LAB sindikatuak eta Ernaik deitutako elkarretaratzea da.