Morgako Argazki Lehiaketara urriaren 22ra arte aurkeztu daitezke irudiak
Gure herriaz harro gaia da 2023ko Argazki Lehiaketarako aukeratu dutena.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki bidali ditzake, eta irudi digitalak izan behar dira. Urriaren 22a (domeka) da argazkiak bidaltzeko azkenengo eguna. kultura@morga.eus helbide elektronikora igorri behar dira, izen abizenak, kontaktua eta argazkien kokapena zehaztuta, eta Argazki Lehiaketa izenburupean).
Beste behin, argazki lehiaketara aurkeztutako irudiekin osatuko dute datorren urteko udal-egutegia, eta gogoratu dute egutegian agertzen diren argazkiak horizontalak izango direla.
Aurkeztutako argazkien artean epaimahai batek aukeratuko ditu argazki saridunak, eta jasotako argazki udalaren esku geratuko dira, udal-artxiboan sartuko dituzte, eta udalak horiek erabili ahal izango ditu erakusketak egiteko, egutegiak egiteko zein web orrialdean jartzeko.
Sariak. Lehiaketaren irabazleak txakolin sorta eta herriko taberna baten bi pertsonentzako hamaiketakoa jasoko ditu.