Mundakako Udaleko webguneak diseinu berritua dauka
Webgunearen diseinu berria herritarrentzako bisualagoa eta intuitiboagoa izango dela azadu dute.
Mundakako Udalak webgunearen diseinu berritua estreinatu du. Zenbait aldaketa egin dizkiote lehen ereduari, herriko udal gobernu talde “guztiz berrituaren” eta web orrialdearen itxura intuitiboagoaren aldeko apustu eginez. Diseinuaren aldaketak, azaldu dutenez, jomuga argi eta garbia edukiko du: mundakarrentzat eskuragarriagoa izatea.
Mundakako alkate Sorne Rubio Aranok adierazi duenaren arabera, webgunearen diseinu zaharragaz elkar eragitea “ez zen batere erraza, batez ere, teknologia berrietan ezagutza maila handiegirik ez zuten pertsonentzat”. Hori izan da aldaketaren muina, udaleko Komunikazio eta Gardentasun arduradun Begoña Baskaranek dioenez: “Udaleko web orrialdea edonork inongo arazo barik erabili ahal dezala bilatu dugu.