Ibarrangeluko udal egutegirako argazki lehiaketa, martxan
Urriaren 29a izango da argazkiak aurkezteko azken eguna.
Ibarrangeluko Udalak abian jarri du hurrengo urteko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa. Aurtengo gaia herria bera izango da: Ibarrangelu. Horrenbestez, herria erakutsi beharko dute euren argazkietan. Parte hartzaileek urriaren 29ra bitarteko epea izango dute, beraien proposamenak aurkezteko. Horretarako, bide bi edukiko dituzte: batetik, kultur etxean aurkeztu ahalko dituzte, bertako ordutegiaren barruan; bestetik, posta elektronikoz bidali ahalko dituzte, kultur.ibarrangelu@hotmail.com helbidera, hain zuzen ere.
Era berean, udaletik 644868776 telefono zenbakia eskuragarri ipini dute, zalantzak argitzen aldera. Bestalde, parte hartzaile guztien artean zozketa bat egingo dute: parte hartzaileak eta berak aukeratzen duen laguntzaile batek Ibarrangeluko taberna batean bazkari bat doan edukiko dute.