Loa eta Laia telesailaren lehenengo denboraldiko azkenengo atala ikusgai dago
Zaunka eta miauka atalean animaliak eta natura zaintzearen garrantziaren mezua zabaltzen dute Loa eta Laia pertsonaiek. Izan ere, egileek esan bezala, “sentimenduak eta sentsibilitatea dituzten izaki bizidunak dira, egunero amodioa oparitzen digutenak, eta merezi dute maitasuna, zaintza eta ongizatea jasotzea, familiako beste kide bat direlako”.
Josu Bergara eatarrak bultzatzatuta, bi neska protagonista nagusi dituen euskarazko marrazki bizidunen telesaila da Loa eta Laia; euskaratik eta musikatik sortutako proiektua da, beharrizan edo hutsune bat betetzeko asmoz abiatu zutena. Gau Beltza kapituluagaz aurkeztu zuten telesail digitala, 2022ko urriaren 25ean, eta aurtengo irailean kaleratu dute hamargarren atala, lehenengo denboraldi honetako azkenengoa.
Atal denek “mezu pedagogiko-didaktiko” bat daukate; atal bakoitza “balore jakin batean ardaztuta” dago, familian gogoeta egiteko helburuagaz, eta umeei lo egin aurretik abesteko Gabon, ondo lo egin abestia ere sortu dute (bederatzigarren atala).
Lehenengo denboraldiko hamar atalak www.loaetalaia.eus webgunean kusi daitezke.
Ongi etorri