'Amar' ikuskizunagaz abiarazi dute MusEkintza
Alberto San Juan aktorea eta Fernando Egozcue gitarra-jotzailea eta konpositorea egon ziren zapatuan Arrantzaleen Museoan.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Bizkaiko museoetako arte eszenikoen jaialdiaren saio berri bat hartu zuen zapatuan [irailak 23] Bermeoko Arrantzaleen Museoak; MusEkintzaren hirugarren aldia bertan abiarazi zuten.
Alberto San Juan aktorearen eta Fernando Egozcue gitarra-jotzaile eta konpositorearen Amar ikuskizunagaz gozatu zuten bertaratutakoek; duela ia hamarkada bat batera egin zuten lanaren hautaketa bat da Amar. Berariaz sortutako argiztapenak ikuskizuna apaindu zuen ikusleen gozamenerako. Izan ere, emanaldi bakoitzerako moldatzen dituzte argiztapena eta proiekzioak.
Azaroaren 18an, Euskal Herria Museora iritsiko dira MusEkintza. Miren Agur Meabe, Sonia Rueda eta Inunek Fabulak, leihoak eta beste ur batzuk ikuskizuna eskainiko dute. Interesa daukatenek, ohi legez, aldez aurretik erreserba egin beharko dute.