IV. Pirata Eguna ospatuko dute, Santamañen
Pirata Eguna ospatzen zuten lehen Gernika-Lumon, baina 2018tik, euren eguna euren herrian ospatzen du Arratzuko Piratak Herri Kirol taldeak. Ondorioz, askotariko ekintzak prestatu dituzte. Goizetik goizaldera arte batuko dira adin guztietako herritarrak Gorozika auzoko Santamañen.
Txupina jaurtita hasiko dira herriko festak gaur, eta Arratzuko Piñapolak otxoteak girotuko du iluntzea. Gero, txistorra janaz eta Obieta aita semeen kontzertuaz gozatu ahalko dute.
Tortilla txapelketaren aitzakian elkartuko dira bihar, eta arratsaldean, besteren artean, briska eta tute txapelketak egingo dituzte. Gainera, erronka berezi batez gozatzeko aukera izango dute: Julio Jimenez 8 tonako kamioia altxatzen ahaleginduko da. «Iaz motorra altxatu zuen eta, aurten, kamioia hartzen saiatuko da».
Erronka horrez gain, aurten lehenengoz egingo dute palanka jaurtikako lehia. «Antzina, Aulestiko, Nabarnizko, Arratzuko edo inguruko herrietako jaietan egiten zen lehia da, eta guk berreskuratu egin gura izan dugu», diote antolatzaileek.
Gero, pernila zozketatuko dute, eta sartenekoa eta kontzertuak izango dituzte aukeran. Jaiak «Salvaren astoak arrantza egiten duenean» agurtuko dituzte arratzuarrek.
Egitaraua
Gaur
20:00. Txupina.
20:30. Piñapolak Arratzuko otxotea.
21:30. Txistorra jana.
22:30. Obieta aita semeen kontzertua.
Bihar
12:00. Tortilla txapelketako izena ematea.
14:00. Tortilla txapelketako tortillen aurkezpena.
17:00. Briska txapelketa eta tute txapelketa.
19:00. Julio Jimenez 8tonako kamioia tiratzen.
19:30. Palanka jaurtiketa.
21:30. Sartenekoa.
22:30. Su artifizialak.
23:00. Kontzertuak: Dr. Bariku eta DJ Piratak.
23:30. Pernilaren sari banaketa egingo dute.
02:00. Txokolate beroa.