Forutik Forura mendi martxan izena emateko epea zabalik dago
Internet bidezko izen ematea zabalik dago, eta www.haitzbiribil.com edota www.kirolprobak.com webguneen bitartez egin beharko da astelehena aurretik. Hala ere, egunean bertan izena emateko aukera egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek. Ibilbide luzeak tarte berri bat izango du aurten.
XIII. Forutik Forura mendi martxan batuko dira mendizaleak irailaren 24an (domeka), eta martxalarien profil denetara egokitutako ibilbideak prestatu dituzte Haitz Biribil elkartekoek: martxa laburra eta luzea. Luzeak 21,5 kilometro izango ditu, eta laburrak, berriz, 10. Biak hasiko dira Haitz Birbil elkartearen aurrealdean, 08:30ean aterako dira martxa luzekoak eta 09:30ean laburrekoak.
Internet bidezko izen ematea zabalik dago, eta www.haitzbiribil.com edota www.kirolprobak.com webguneen bitartez egin beharko da astelehena aurretik. Hala ere, egunean bertan izena emateko aukera egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek. Astelehena baino lehen izena ematen dutenek, baina, kamisetak euren tailan jasoko dituztela azaldu dute arduradunek, eta egunean bertan izena emanez gero, esan dute ezin izango dituztela horien tailak bermatu.
Ibilbide berria.
Antolakuntzaileek jakinarazi dutenez, ibilbide luzeak tarte berri bat izango du: mendizaleak Haitz Biribil tontorrera joango dira iazko moduan, baina handik, tontorrez tontor Muruetaraino ailegatuko dira. “Iaz Haitz Biribil tontorrera igo ginen, baina Forura jaitsi ginen jarraian. Oraingoan Muruetaraino joango dira”, azaldu dute antolatzaileek. Ibilbide laburra, berriz, berdin mantenduko dute.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, anoa postuak egongo dira, eta parte hartzaileak helmugara iristen direnean jan-edana izango dute aukeran.
Iaz 200 lagun inguruk parte hartu zuten, eta aurten ere horrenbeste jende bertaratzea espero dutela diote.