Nekazal produktuen erakusleihoa izan da Mendata
Euskal oiloen erakusketa, baserritar eta artisauen denetariko salmahaiak –ortuariak, gazta, txakolina, euskal pastela, eztia, kontserbak eta eskulanak–, txerria burduntzian, taloak… Azoka jendetsua izan zen Mendatako Nekazal Azoka domekan.
25. edizioa izan da aurtengoa, eta tradizioari jarraituz, denetariko nekazal produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Gainera, Joseba Andoni Bilkarregi eta Iturbe Anaien arteko idi proba ikusteko aukera izan zuten.
Argazkiak: Ander Guerrero