Emakumeei zuzendutako autozaintza emozionala ikastaroa eskainiko dute Nabarnizen
Urriaren 23ra arte, astelehenero izango dira tailer praktikoak Nabarnizko Gizarte lokalean. Tailerretan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, eta hori egiteko azken eguna da biharkoa.
Emakumeei zuzendutako autozaintza emozionala tailerra eskainiko dute urriaren 23ra arteko astelehen guztietan, Nabarnizko Gizarte lokalean. Hain zuzen ere, irailaren 18 eta 25ean eta urriaren 2an, 9an, 16an eta 25ean izango dira tailerrak, 19:00etatik 20:30era bitartean.
Estresa eta antsietatea saihesten ikasteko eta lantzeko tarte praktiko eta irekia izango dela adierazi dute udal arduradunek, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea, eta horretarako azken eguna da biharkoa. Udaletxean bertan izena eman daiteke, baita 94 625 50 77 telefono zenbakira deituta edota udala@nabarniz.eus helbide elektronikora idatzita ere.