Odol falta "nabarmena" dagoela eta, odola ematera deitu dituzte herritarrak
Odola ematera joateko deia egin dute Gernika-Lumoko Odolkideek. Izan ere, udan odol erreserbak gutxitu egiten dira eta “odol falta nabarmena” dagoela adierazi dute.
Hala, erreserbak betetzera deitu dituzte herritarrak, eta hori egiteko aukera izango dute zapatuan zein astelehenean Gernikako Foruen plazan: etzi, 9:15etik 14:00etara, eta astelehenean 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara izango dute odola emateko aukera.
Bermeon, aldiz, Lameran jarriko dute autobusa, irailaren 14an eta 16an; eguenean 09:30etik 13:45era eta 16:30etik 20:45era egongo da odola emateko aukera, eta, zapatuan, berriz, 09:30etik 13:45era artean.