Jamaikako justizia ministroak Gernika-Lumo bisitatu du
Delroy Chuck Jamaikako justizia ministroa Gernika-Lumon egon da, eta ondoetorria eman dio Jose Mari Gorroño alkateak. Topaketan, Gorroñok udalerriaren historia eta 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren nondik norakoak azaldu dizkio laburki, eta Gernikako Arbolaren haritz hosto bat duen koadroa eman dio.
Chuck-ek lehenengoz bisitatu du Euskal Herria, eta “bertako kultura eta historia” ezagutzea garrantzitsua dela adierazi du. “Oporretan gauden arrean, asko ikasi dut bisita honetan”, esan du.
Ostean, gainera, Jamaikako ordezkaritzak Bakearen Museoa, babeslekua, Batzarretxea eta Jai Alai frontoia ezagutzeko aukera izan du.