Euleuk elkarteak Euleuk Jaia antolatu du gaur [irailak 23] Astra kultur faktorian. Erakusketak, aurkezpenek, berbaldiek, azokak, talde bazkariak eta umeentzako jolasek osatu dute Senegalgo eta Gernika-Lumoko hariak txirikordatu dituen egitaraua.
Herritar ugari bildu ditu Guggenheim Urdaibairen kontrako ekojaiak, Akordan. Mendi martxak egin ostean, plazan elkartu dira, zuzeneko musikaz, jai giroaz, mitinaz eta bertso saioaz gozatzeko.
‘Bou Bizkaia’-ko ardatzetako bat izatera iritsi da Iker Portugues bermeotarra: Eusko Label Ligako estropada denak, Euskadiko Txapelketa eta Kontxa lehiatu eta irabazi ditu, besteren artean.
Komedistan izeneko herrialde batean zehar lau antzezlek egiten duten birari buruzko pasadizoak kontatzen dituen lana hartuko du bihar Lizeok: ‘Passport’.
Lointek Gernika Bizkaiak aurtengo lantaldea aurkeztu du. Liga, EuroCup Women eta Erregina Kopa izango dituzte jomuga. Ligako lehen partidua zapatuan [irailak 23] jokatuko dute; EuroCupeko estreinakoa, ostera, urriaren 12an.
Haitz Biribil mendira igoko dira domekan [irailak 24] mendizaleak. Ibilbide luzea eta laburra daude aukeran, eta egunean bertan ere izena eman ahalko da. Oraingoz, 121 lagunek eman dute izena.
Urriko Azken Astelehenean postua jarri gura dutenek urriaren 11ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, eta txosna jarri gura dutenek urriaren 1era bitartean egin dezakete hori.
Ajuriako 2. Pilota Goxua Txapelketa finalaurrekoetara ailegatu da: Azkarai-Bidaburu eta Latxiondo-Mugikaren artekoa izango da lehenengo partidua, eta Artxo eta Arkaitzek Gandiaga anaien aurka lehiatuko dute bigarrenean. Barikuan, 20:00etan hasiko dira aurrez aurrekoak.
Gernika-Lumoko gilda tradizional onena eta gilda bereziena zein diren erabakitzeko txapelketa hasiko da bihar. Bigarren urtez, Gilda Txapelketa antolatu du Gernikako Merkatari eta Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen Elkarteak; irailaren 22an, 23an, 24an, 29an eta 30ean, eta urriaren 1ean lehiatuko da.
Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteek espetxeratzeko agindua jaso zuten barikuan, eta, hori salatzeko mobilizazioa egingo dute, etzi, 20:00etan, Merkurion.
Bateko zein besteko ikastaroetan parte hartu gura dutenek irailaren 26ra (martitzena) arteko epea izango dute izena emateko.
Bermeotik eta Gernika-Lumotik abiatuta, Busturiko Ekoetxea Urdaibai izan zuten helmuga.