Elantxobe eta Isuntza nagusitu dira Errenteriako VI. Estropadetan
Errenteriako San Bartolome jaietako beste ekintza nagusienetako batek auzotar asko elkartu ditu gaur [abuztuak 25]. Gaua luzea izango da auzoan, Rock Gaua baita.
Errenteriako errekak askotarako balio du eta San Bartolome jaietako batzordeak ondo daki hori. Astelehenean [abuztuak 21] kukainaren txanda izan zen eta gaur [abuztuak 25] estropadena. Hain zuzen ere, bertan aritu dira Mundakako, Elantxobeko eta Lekeitioko Isuntza arraun taldeetako arraunlari gazteenak nor baino nor gehiago. Animorik ez zaie falta izan. Eguraldiak orain arte jaiak errespetatu ditu eta asko izan dira erreka alboetara hurbildu diren auzotarrak. Horrez gain, beste asko ere bertaratu dira kuriositateak deituta. Arraunlari gazteenek ikuskizuna ederra eskaini dute, neska eta mutil, txiki zein gazte. Sei mailetan banatu dira parte hartzaileak bakoitzaren adinaren arabera, baina batek baino gehiagok errepikatu dute, patroiek batez ere. Hurrengokoak izan dira irabazleak:
- Alebin neskak: Elantxobe A
- Alebin mutilak: Elantxobe A
- Infantil neskak: Elantxobe
- Infantil mutilak: Isuntza A
- Kadete neskak: Isuntza
- Kadete mutilak: Isuntza