Kamiseta zaharrak erabiliz motxila eta zorro pertsonalizatuak egiteko tailerra antolatu dute Ekoetxea Ingurumen Zentroan. Pertsona guztien inplikazioa bilatzen dute “esperientzia berezien” bidez, etorkizun jasangarriagoa sortzeko, eta tailerrak, honen parte dira.
Moda jasangarriaren inguruan hausnartzeko helburuz egingo dute, abuztuaren 13an, domekan, kamiseta zarrei “bizi berri bat emateko” sortu duten ekimena.”Familientzako tailer honetan, erabiltzen ez ditugun elastikoetatik abiatuta motxilak egingo ditugu, oihal-produktuaren bizitza erabilgarria luzatuz eta erabilera berriak emanez”, azaldu dute.
Nabarmendu dutenez, ehungintza industria “munduko kutsagarrienetako bat” da. Gainera, moda azkarrak “erabili eta botatzeko kontsumoaren zikloa sustatzen du, eta oihal-hondakinen tonak eta tonak sortzen ditu urtero” Ekoetxeakoen arabera.
Familiengana zuzendutako
tailer bat izango da, bi euroko prezioa izango du eta 6 urtetik gorako haurrek parte hartu ahal izango dute.