Ajangizko kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
Lau ikastaro antolatu ditu aurten ere, Ajangizko Udalak: pilates, yoga, fitpilates eta kardiobox. Abuztuaren 23ra bitarteko epea dago izena emateko.
2023-2024 ikasturterako lau ikastaro antolatu ditu Ajangizko Udalak, eta pilates, yoga, fitpilates eta kardioboxeko ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute ajangiztarrek.
Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago, eta abuztuaren 23ra bitartean egin daiteke hori, 94 625 19 13 telefono zenbakira deituta edota ajangizkoudala@ajangiz.eus helbide elektronikora idatzita. Diotenez, izena emateak urte osoko konpromisoa suposatzen du, eta gaineratu dute herrian erroldatutako daudenek lehentasuna izango dutela.
Udal arduradunek zehaztu dutenez, taldeak osatzeko gutxienez bost pertsonako taldea beharko da, eta gehieneko parte hartzea 15 pertsonakoa izango da.
Egunak eta orduak.
Beatriz Valenciak zuzenduko ditu pilates eta fitpilates ikastaroak astelehen eta eguaztenetan: pilates 19:30ean hasiko da eta 20:25ean amaituko da, eta fitpilates ikastaroa, berriz, 20:30ean hasiko da 21:25ean amaitzeko.
Yogako ikastaroa Eli Ruizek gidatuko du, astelehen eta eguaztenetan, 17:00etatik 18:30ak arteko ordutegian. Eta, kardiobox martoitzeneta eta eguenetan izango da, 18:30etik 19:30era bitartean, Isabel Rodrigorekin.