16 artistaren lanak ikusgai, Gernikarte 2023 erakusketan
Aurten ere, erakusketa kalera atera gura izan dute, eta QR bati esker egin dute hori, "artea herritar guztien eskura jartzeko helburuz". Irailaren 13ra bitartean bisitatu ahalko da erakusketa, 10:00etatik 13:30erako ordutegian.
Pintura, eskultura, ehun-diseinua eta argazkiak. Horiek guztiak batzen ditu Gernika-Lumoko kultur etxean dagoen Gernikarte 2023 erakusketak. Irailaren 13ra bitartean bisitatu ahalko da erakusketa, 10:00etatik 13:30erako ordutegian.
Hurbileko artea da jaso duena, gertukoa, izan ere, Urdaibaiko 16 artistaren lanak dira erakusketan ikus daitezkeenak; besteren artean Jose Antonio Uriguen, Juanjo Aretxederreta margolari beterano eta ezagunen zein Rosa Mari Sanchezen margolariaren lanak daude. Aitor Aranaren argazkiak ere badaude, eta Tasioren lan bat ere bai.
Aurten ere, erakusketa kalera atera gura izan dute, eta modu digitalean egin dute hori, “artea herritar guztien eskura jartzeko helburuz”. Hala, kartelaren irudi nagusia QR lotura bat da, eta horren bidez, erakusketaren edukia ikusi ahalko dute herritarrek, baita hura osatzen duten pinturak, argazkiak eta eskulturak ere.
Aurtengoa, Gernikarteren 41. edizioa da, eta, beraz, tradizioa daukan erakusketa bihurtu da.