San Juan Ibarrara ailegatu da Letren Etxea
Uztailaren 28ra arte egongo da San Juan Ibarran, eta Lorategietara hubilduko da uztailaren 31tik abuztuaren 11ra bitartean. Abuztuaren 21etik irailaren 1era arte San Juan Ibarrara bueltatuko da.
Letren Etxea plazara atera zuen hilabete hasieran Gernika-Lumoko kultur etxeak, eta dagoeneko ailegatu da San Juan Ibarrara, eta uztailaren 28ra arte egongo da bertan. Izan ere, irakurketa eta mahai jokoak herritarrengana hurbildu gura dituzte, irakurzaletasuna bultzatzeko eta irakurketaz gozatzeko aukera gehiago eskaintzeko erabiltzaileei. Helburua da herritarrei beste zerbitzu bat eskaintzea eta horiekin herritarrak entretenitzea.
Letren Etxea izeneko liburutegi ibiltaria irailera arte egongo da Gernika-Lumoko txoko eta auzo guztietako irakurleak hartzen. Goizez zein arratsaldez egongo da erabilgarri liburuz, eguneroko prentsaz, aldizkariz eta mahai jokoz betetako txokoa.
San Juan Ibarraren ostean, Lorategietara hubilduko da uztailaren 31tik abuztuaren 11ra, eta abuztuaren 21etik irailaren 1era arte San Juan Ibarrara bueltatuko da.