Herritarrak hasi dira organo soinuak entzuten
Mundakan eta Ibarrangelun hasi da organo kontzertuak eta folklorea uztartzea helburu duen musika zikloa.
Urdaibaiko Organoak Joxe Mari Egileor kontzertu zikloa joan den asteburuan ipini zuten abian. Ekimenaren aurtengo erronka musika folkloreagaz uztartzea da; hori dela eta, organoen doinuei txistuenak, trikitixenak, txalapartenak, gaitenak, dultzainarenak eta zarrabetearena gehituko zaizkie. Hurrenez hurren, zapatuan [uztailak 15] Mundakan eta domekan [uztailak 16] Ibarrangelun egin zituzten lehen emanaldiak.
Mundakan, Pavao Masic organo jotzailea eta Idoia Anzorandia, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi bertsolariek parte hartu zuten. Ibarrangelun, Pablo Marquez organo jotzaileak eta Martin Laka, Manuel Angel Ziluaga eta Maiteder Olano dultzaina eta danbor jotzaileek parte hartu zuten.