Herritarrentzat erabilgarri jarri dute Isla Kale kiroldegiko komuna
Isla Kale kiroldegiko komuna herritarrentzako zabaldu dute, eta komun publiko modura erabil daiteke kiroldegiko taberna itxita egon arren.
Mundakako Udalak jakinarazi duenez, 9:00etatik 21:00etara bitartean herritarrentzako zabalik egongo da Isla Kale kiroldegiko komuna.
Zehaztu dutenez, kiroldegiko taberna itxita egon arren, kiroldegiko komunek komun publiko modura erabili ahalko dira. “Aldaketa honekin udalerriak bi komun publiko izango ditu”, adierazi dute udal arduradunek.